20 de Febrero 2020

Hiltzen ari gaituzte. #ZaldibarArgitu

Escrito por  EHPK - PCPE
Valora este artículo
(0 votos)

Joaquin eta Alberto otsailaren 6tik Zaldibarreko zabortegian lurperaturik diraute. Luizia jazo zenetik Jaurlaritzaren lehentasuna izan da AP-8a berriz irekitzea desagertutako bi langileen bizitza salbatu beharrean.

Hau langileon biziak kapitalismoan duen balioaren beste froga maltzurra da, izan ere, lurpean geratu baino bi egun lehenago, Joakinek bere nagusiei ohartarazi zien zabor media pitzatzen ari zela, eta asteak zeraman enpresari esanez zabortegia motelago bete behar zutela lurra gehituz.

Era berean, lehenengo egunean erreskete-lanetan parte hartu zuten suhiltzaileei ez zieten esan luizia zabortegi batean zenik, heldutakoan ohartu ziren. Gainera, Osalanek AP-8ko erreila ireki bitartean ez zuen aditzera eman zabortegian amiantoa zegoela. Hau “Euskal Oasiaren” beste adibide bat da, non korrupziorik ez dagoen, non EAJtak ez dituen esleitzen milioi askoko kontratuak zabortegien kudeaketan eta errausketen eraikuntzan, Zubietan lez.

Zaborren kudeaketa enpresa pribatuen eskutan utzi dituzte, zerbitzu publikoak negozio bilakatuz langileen balditzeak pobretuz. Horren adibide izan dira Bizkaian maiatzean greba egin zuten Cespako langileak. Mututasuna eta desinformazioa, EAJren politikak krisia konpontzeko. Hasiera batean beren kontrolean dauzkaten hedabideetan ez zuten ezer esan Zaldibarren inguruan.

Horretaz gain, egunez dabiltzate esaten zabortegiari darion kea plastiko erre usainarekin ez dela kaltegarria osasunerako, aireren kalitatea neurtzen ari baitira eta “oso ona” omen da emaitza. Neurketak erabat faltsuak dira, trafiko kutsaduraren parametroen arabera neurtu direlako, kontuan hartu gabe zabortegian dauden hondakin kutsagarri mota ezberdinak.

Sutea hasi eta astebetera dioxina eta furanoak kantitate onargarria 50 bider handiagoa dela. Osasun sailak gomendatzen du etxeak ez aireberritzea eta kalean kirolik ez egitea. Hala ere, langileok betiere ahaztuak, izan ere, ez da gomendatzen kirolik egin eta Eibar-Erreala derbia bertan behera geratu da, baina ez dago inolako mugarik lan fisikoak gauzatzeko.

Krisia dela eta kazetari batek lehendakariari galdetu zion: “Egun hauetan ez duzu izan Zaldiarrera gerturatzearen beharra, non luizi baten ondorioz bi pertsona lurperatuta dauden? Urkulluk, Zaldibarretik 15 minutura bizi denak, “Twitterreko kanpainengatik: Ez!

Ez dugu nahi lehendakaria argazkia botatzera joatea, Confebasken ordezkaria baino ez dela badakigu, hala ere, noraino hel daitekeen langileoi gizatasuna kentzeko duen gaitasuna lotsagabekeria da. Bera eta patronalarentzat langileok beren makineria kapitalistako pieza ordezkagarriak eta aldagarriak baino ez gara beren zerbitzuan hiltzen garenean.

 

EAJren zaborren kudeaketa mafiosoa, bestalde, ez da atzo gaueko kontua. Duela 5 urte atez atearen eta birziklapenaren kontrako guda mediatikoa abian jarri zuten Bildu Gipuzkoako gobernutik kanporatzeko eta beren Zubietako erraustegiko pelotazoa aurrera eraman ahal izateko. Hondakinak murrizten saiatu beharrean, erraustegien bidez hondakin organikoak eta plastikoak erretzen dira berotegi-efektua areagotuz eta beste gas kutsagarriak askatuz. Bitartean sortu behar dira zabortegiak hondar toxikoenak isurtzeko, Zaldibarrekoa kasu.

Laburbilduz, Joaquin eta Alberto erail dituzte, amiantoa dela eta erreskate zein AP- 8ko garbiketa lanetan parte hartu duten langileen biziak arrisku larrian jarri dituzte, Zaldibarretik gertu bizi diren 100.000 lagun baino gehiagoren osasuna arriskuan jarri dute. Kapitalismoak eta bere planetaren suntsipenak merkatu berriak ireki nahian gure biziraupena espezie gisa kolokan jartzen du. Gaur Rosa Luxemburg-en esana inoiz baino gaurkotasun gehiago dauka, Sozialismoa ala basakeria!

 

EHPK - PCPE

Visto 748 veces