Bizkaiko metala borrokan

Oct 4, 2019 | Euskal Herria

Bizkaiko metalaren hitzarmenak 50.000 langileri baino gehiagori eragiten dio, 9 langiletik 1 Bizkaian. 2003an aurreko hitzarmena sinatu zen, ondorioz bizkaitar metalgileok gure soldataren %5a galdu dugu KPI-ren igoeraren ondorioz. Halaber, sektoreko enpresek beren etekinak handitu dituzte.

Pasaden urtetik ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuak patronalarekin (FVEM) bildu dira, hitzarmen berri bat sinatzeko asmoz. FVEMek argi utzi du bere negoziaziorako borondate falta, beste bilerak deitzeko nahigabezia agerian utziz, konfliktua luzatu nahian.

Egoera honen aurrean lau sindikatuek maiatzean plataforma sindikal bateratua sortu zuten, gutxienezko erreibindikazioekin hitzarmena sinatzeko. Erreibindikazioak besteak beste %6eko soldata igoera, aldibaterakotasunaren eta ABLEen kontrola, eta subrogazio eskubidea. Era berean, 5 greba egun deitu ziren eskubide hauek eskatzeko.

Patronalaren erantzuna aldez aurretik egindako eskaitza txarragotzea izan zen, sindikatuekin bilera gehiagorik deitu gure ez zuen bitartean.

Maiatza-ekaineko grebak zeharo arrakastatsuak eta indar erakustaldi handiak izan ziren. Enpresek ekoizpena eten zuten eta 15.000 langileok Bilboko kaleetara atera ginen hitzarmen duin baten alde.

Sindikatuek irailaren 30etik urriaren 4ra berriz grebara deitu dute, honen aurrean FVEMek beren eskaintza hobetu dute, %4ko igoera eskainiz. Hala ere, eskaintza hau ez dio erantzunik ematen sindikatuen beste eskakizunei eta praktikan soldata jaitsiera onartzea suposatuko luke.

Egoera honen aurrean Urkullu Lehendakariak, argi utzi du euskal burgesiaren morroia baino ez dela; izan ere, berak egoera oso ondo ezagutzen duela esan du, eta sindikatuek ez daukatela negoziatzeko inolako borondaterik, udaberritik grebak deitu dituzte eta.

Aste honetako greba, berriz ere, arrakastatsua da. Izan ere, %85eko jarraipena dauka, maitzean baino gehiago, eta aslehenen honetan beste manifestazio historikoa gertatu da Bilbon 15.000 lagunekin.

Hainbat mobilizazio ondoren Bizkaiko herri langileetatik bariku honetan beste manifestazio masibo bat izango dugu Bilbon. Patronalak gure eskubideak ukatuz badirau gure irtenbide bakarra greba mugagabea izango da. Izan ere, argi geratu da greba dela patronalarekin negoziatzeko tresna bakarra.

 

Metaleko hitzarmen duin baten alde!

Den-dena langile klasearentzat!